Musika
‘The Kid’
EGOk Charles Chaplin omenduko du neguko topaketan
Erredakzioa
Euskadiko Gazte Orkestrak ‘The Kid’ film mutuko soinu banda joko du hiru kontzertutan, lana proiektatzen den bitartean. EGOren neguko topaketa abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra izango da.
Joxean Muñoz Kultura sailburuorde eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioaren lehendakariordeak EGOren neguko lan-egitaraua aurkeztu du gaur, Juan José Ocón donostiarrarekin eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendariarekin batera.
EGOren neguko topaketa abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo da Eibarko hezkuntza esparruan, eta Charles Chaplin, ‘Charlot’, izango du ardatz.
Kontzertuak urtarrilaren 2an (Bilbo, Euskalduna, 20:00), urtarrilaren 3an (Donostia, Victoria Eugenia, 20:00) eta urtarrilaren 4an izango dira (Gasteiz, Principal, 20:30).
Emanaldiotan, “The Kid” filmeko soinu banda zuzenean joko dute musikari gazteek, Charles Chaplinen lehen film luzetzat hartu izan dena proiektatzen den bitartean. Chaplinek berak idatzi zituen doinuok.