Itxi

Musika

'500 noches para una crisis'

Joaquin Sabinak kontzertua emango du BECen, martxoaren 14an

Erredakzioa

Kantautoreak 16 emanaldiko bira egingo du, “19 días y 500 noches” diskoaren hamabosgarren urteurrena ospatzeko, eta horren baitan helduko da Barakaldoko erakustazokara.

Joaquin Sabina musikari eta kantariak martxoaren 14an Bilbao Exhibition Center Barakaldoko erakustazokan kontzertua emango duela iragarri du. Gainera, ‘500 noches para una crisis’ biran Argentinan grabatutako kontzertu bat disko batean bildu eta otsailaren 24an kaleratuko duela ere jakinarazi du.

 

Abenduan Madrilen eta Bartzelonan kontzertu jendetsuak eman eta gero, 2015ean beste 16 hiritan arituko da Sabina. “19 días y 500 noches” diskoaren 15. urteurrena ospatzeko birari dagozkio kontzertuok, baina, horietan, lan horretako kantuak ez ezik beste garai batzuetakoak ere joko ditu kantautore espainiarrak.

 

Ikuskizunaren antolatzaileek aurreratu dutenez, “ospakizunak eskatzen duen mailan egongo da produkzioa”, eta agertokiaren atzealdea hartuko duen pataila erraldoian Sabinak berak eginiko pintura eta irudiak proiektatuko dituzte.

 

Sarrerak laster jarriko dituzte salgai.