Publizitatea
Itxi

2015/01/19

16:40

Musika

Viña Rock

Gatibu, El Drogas eta Juantxo Skalari Viña Rocken arituko dira

Erredakzioa

Albaceten urtero egiten den jaialdiaren antolatzaileek 37 talde gehiago iragarri dituzte, besteak beste euskal talde hauek: Leize, Segismundo Toxicomano, Kaotiko…

4:50
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Viña Rock jaialdiaren antolatzaileek hogeigarren edizioko kartelera 37 talde gehitu eta programazioa itxitzat eman dute. Viña Rocken, Los Suaves, Rosendo, Los Chichos, La Vela Puerca, Sôber, La Raíz, La Mala Rodríguez, Dub Inc eta beste talde asko izango dira. Sarrerak 50 euroan daude salgai.

El Drogas, Segismundo Toxicómano, Kaotiko, Juantxo Skalari, Leize eta Gatibu euskal talde eta bakarlariak Viña Rock jaialdian egongo dira aurten, musikazaleen topagunearen antotzaileek iragarri dutenez. Horiekin batera, beste euskal talde batzuk iragarrita zeuden lehendik, hala nola El Reno Renardo eta Esne Beltza taldeak.

Kontzertu sorta apirilaren 30ean abiatu eta maiatzaren 2an bukatuko da Villarrobledon (Albacete), eta, euskal talde horiena ez ezik, beste proposamen andana bat ere egongo da: Los Suaves, Rosendo, Lagwagon, Kiko Veneno, Marky Ramone’s Blitzkrieg, Def Con Dos, Los Chichos, Mala Rodriguez, La Excepción, The Original Wailers…

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena