Itxi

Musika

Iruñean, ekainean

Supersubmarina, Loquillo eta Arizona Baby, Tres Sesenta jaialdian

L.Z. | eitb.eus

Is Tropical eta Leon Benavente ere izango dira Nafarroako hiriburuan ekainaren 5ean eta 6an. Sarrerak eskuragarri daude jada.

  • Supersubmarina

    Supersubmarina

Ekainaren 5ean eta 6an Iruñeko Zitadelak Tres Sesenta Festival jaialdia hartuko du, eta dagoeneko iragarri dituzte han arituko diren hainbat talderen izenak.

Antolatzaileek gaur bertan jakinarazi dutenez, besteak beste, Supersubmarina, Loquillo, Is Tropical, Leon Benavente eta Arizona Baby igoko dira taula gainera aipatu bi egunetan.

Horiexek dira orain arte baieztatutako kontzertuak, baina oraindik kartela itxi gabe dago.

Sarrerak

Dagoeneko salgai dago bi eguneko bonua, 32 euroan.

Informazio guztia jaialdiaren webgunean jaso dezakezue.