Musika
Bigarren lana
Niña Coyote eta Chico Tornado 'Lainoland' EParekin itzuli dira
N.V. | eitb.eus
Ursula Strongek eta Koldo Soretek ostatutako bikoteak bost kantu, eurek konposatutako hiru eta Duten eta Jimi Hendrixen bertsio bana, grabatu ditu Kalifornian.
Ursula Strongek eta Koldo Soretek, Niña Coyote eta Chico Tornado bikoak, EP berria kaleratu du gaur. Bost kantuko lana CD, binilo eta mp3 formatuetan egongo da erosgai.
Gitarra eta bateria bikote donostiarrak Faultline San Franciscoko (AEB) estudioan diskoratu ditu basamortuko rock eta stoner doinuak, Yosio Haraguchi teknikariarekin. Mexiko eta Kalifornian eginiko birako atseden egun batean grabatu zuten lana, 2014ko urrian.
Diskoa Soretek berak ekoitzi du, eta Pozoi Records diskoetxeak argitaratu du. Garate estudioan burutu zuten grabazioa, Kaki Arkarazoren gidaritzapean, eta bi sorpresa gordetzen ditu: “Haize eza” Dut taldearen kantuaren eta Jimi Hendrixen “Foxy Lady”ren bertsioak.