Publizitatea
Itxi

2015/02/27

11:27

Musika

50. edizioa

Jamie Cullum, Zaz eta Gregory Porter Donostiako Jazzaldian izango dira

N.V. | eitb.eus

Horiez gain, John Zorn, Benny Golson, Jimmy Cliff eta Melody Gardot ere egongo dira 50. Heineken Jazzaldian. Sarrerak martxoaren 18an jarriko dituzte salgai.

  • Jamie Cullum, 2013ko Jazzaldian.

    Jamie Cullum, 2013ko Jazzaldian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Jazzaldiak 50. edizioa eskainiko du aurten, eta lehen iragarpenak egin dituzte: Jamie Cullum, John Zorn, Benny Golson, Zaz, Gregory Porter, Jimmy Cliff eta Melody Gardot Donostian izango dira uztailaren 22tik 26ra. Europako jazz-jaialdi beteranoenetako batek 50. urteurrena ospatuko du.

Jazz artistek ordezkaritza zabala izango dute, generoko izen entzutetsuenak barne: Jamie Cullum, Melody Gardot, Dee Dee Bridgewater, Gregory Porter... Eta jazz instrumentalak ere puntako ordezkariak izango ditu: John Zorn –hirukoan etorriko da, duela bi urte haren Marathon emanaldiek izandako arrakasta itzelaren ostean–, Benny Golson, Charles McPherson, Azar Lawrence, Billy Hart, Eddie Henderson, Donald Harrison, Dan Weiss, Billy Harper, Cecil McBee eta George Cables, esate baterako.

Halaber, hainbat estilotako beste izen ospetsu asko ere etorriko dira, hala nola Earth, Wind & Fire Experience, Jimmy Cliff, Zaz, Lee Fields eta Silvia Pérez Cruz tartean direla.

Sarrerak martxoaren 18an jarriko dituzte salgai, eta egun horretan zehaztuko dituzte egitarau osoa, datak eta agertoki banaketa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;