Publizitatea
Itxi

2015/05/06

11:54

Musika

50. edizioa

Doako 9 kontzertu eskainiko ditu donostiar Jazzaldiak, Zurriolan

Erredakzioa

Jimmy Cliff, Lee Fields, Gregory Porter, Earth, Wind & Fire, LoneLady, Bullet Proof Lovers, Neuman eta KAKKMADDAFAKKA taldeak igoko dira, besteak beste, Agertoki Berdean.

  • Agertoki Berdea, Zurriolan. Argazkia: Donostiako Jazzaldia.

    Agertoki Berdea, Zurriolan. Argazkia: Donostiako Jazzaldia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako 50. Jazzaldiaren programazioaren barruan, Agertoki Berdeak bederatzi kontzertu jendetsu eskainiko ditu, doan. Besteak beste, Jamie Cullumek DJ gisa emango duen proiektu esklusiboaz taularatuko du (hiru kontzertu emango ditu jaialdian) eta musika beltzaren erakusgarri andana bat izango da: Lee Fields eta Gregory Porter; Jimmy Cliff reggaeren mitoa; Earth, Wind & Fire historikoak, Al McKay buru dela...

Halaber, indie estiloaren hiru ordezkari gailen ere izango dira: LoneLady britainiarra, Neuman espainiar taldea eta KAKKMADDAFAKKA norvegiarrak.

Euskal musikari dagokionez, Bullet Proof Lovers rock taldeak ere joko du Zurriolan.

Uztailak 22 (asteazkena)

20:30 Jamie Cullum (DJ)
21:30 Earth, Wind & Fire Experience feat. Al McKay All Stars
24:30 Jimmy Cliff

Uztailak 23 (osteguna)

21:30 Neuman
24:30 Gregory Porter

Uztailak 24 (ostirala)

21:30 LoneLady
24:30 KAKKMADDAFAKKA

Uztailak 25 (larunbata)

21:30 Bullet Proof Lovers
24:30 Lee Fields & The Expressions

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;