Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Oskorri agur bira | Zazpi kontzertu emango ditu agur biran

Musika

Azkena, azaroaren 22an

Oskorrik zazpi kontzertu emango ditu agur biran

N.V. | eitb.eus

2015/06/16

Folk taldeak Getxo, Baiona, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Maule eta Bilbo bisitatuko ditu taldearen ibilbideari azkena jartzeko kontzertu sortan, irailaren 6tik azaroaren 22ra.

  • Whatsapp
  • Bidali

Agurra iragarri ondoren, Oskorri taldeak jarri ditu dagoeneko zaleei adio esateko hitzorduak. Irailaren 6an Getxon hasita, zazpi kontzertu emango dituzte 3.000 emanaldi baino gehiagoko zerrenda ixteko:

Getxon, irailaren 6an, 20:00etan, Getxo Folk jaialdian

Baionan, urriaren 10ean, 18:00etan, Lauga Kiroldegian

Gasteizen, urriaren 17an, 20:30ean, Aitzina Folk jaialdian

Donostian, urriaren 25ean, 20:30ean, Victoria Eugenian

Iruñean, azaroaren 7an, 20:00etan, Baluarten, Nafarroa Oinezen alde

Maulen, azaroaren 14an, 18:30ean, Jai Alai frontoian

Bilbon, azaroaren 22an, 19:30ean, Arriaga antzokian

Oskorrik 45 urteko ibilbide oparo eta etengabea itxiko du horrela. Gabriel Arestiren hauspo zorrotz eta bortitzaren laguntzaz diktadurapean jaiotako proiektuak 3.000 kontzertu eman eta 500 kantu grabatu ditu harrezkero.

Euskal tradi­zio literario eta musikala denon eskura jarri du taldeak ia mende erdiko ibilian, eta euskal belaunaldi askoren soinu-banda izan da.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena