Itxi

Musika

Uztailak 30-31 eta abuztuak 1

Anti-Flag punk-rock taldea izango da Mundaka Festivaleko kartelburu

N.V. | eitb.eus

Estatubatuarrak Bizkaiko kostaldeko musika jaialdiaren arretagune nagusietako bat izango dira. Horiez gain, Echo ant the Bunnymen, The Sonics, Dead Bronco, Belako eta beste asko arituko dira bertan.

Mundaka Festival, Bizkaiko kostaldeko udalerrian uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean ospatuko den jaialdia, kartela bete eta bete ari da, eta, gaur, hitzorduko kartelburuetako bat Anti-Flag AEBko punk-rock taldea izango dela iragarri dute antolatzaileek.

1988an Pittsburghen (Pennsylvania) sortutako taldeak American Spring disko berria aurkezteko birari gehituko dio Mundakan eman beharreko kontzertua.

Amerikarrez gain, Mundaka Festivalen izango diren beste hainbat talderen izena jakin da dagoeneko: Echo & The Bunnymen, The Sonics, We Are Standard, Belako, Dead Bronco, Travellin? Brothers...

Bonuaren prezioa

Halaber, musikari ez ezik sukaldaritzari eta sufari ere begiratuko dion jaialdiaren bonuaren prezioa igo egingo da hurrengo egunetan. Beraz, 58 euroko prezioan erosi nahi duenak bizkor ibili beharko du.