Musika
Irailak 5
Gasteiz Calling jaialdiak ordutegien berri eman du
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Halaber, jaialdiaren gaineko informazioa zabaldu dute antolatzaileek.
-
Bad Religion
Gasteiz Calling jaialdia iristear da. Gasteizko Iradier Arenak irailaren 5ean hartuko du aipatu festibalaren aurreneko edizioa. Besteak beste, Bad Religion, The Toy Dolls, Jello Biafra & The Guantanamo, School of Medicine, Good Riddance… arituko dira han.
Jaialdia hasteko egun gutxi geratzen direla ikusita, zuzenekoen ordutegiak iragarri dituzte antolatzaileek. Halaber, sarreren gaineko datuak zabaldu dituzte, baita publikoarentzat interesgarria izan daitekeen bestelako informazioa ere.
Ordutegiak
16:00etan, ateen irekiera
16:30ean, Blowfuse
17:15ean, Estricalla
18:05ean, The Casualties
19:10ean, Gatillazo
20:25ean, Good Riddance
21:40an, Jello Biafra
22:55ean, Spermbirds
00:15ean, Bad Religion
01:50ean, The Toy Dolls