Itxi

Musika

Diskoa

Alos Quartet lorategi gardenean barneratu da disko berrian

N.V. | eitb.eus

Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Pello Ramirezek (txeloa) osatutako taldeak “Garden” bakarkako hirugarren diskoa aurkeztu du.

Alos Quartet hari laukoteak “soinu dotorea, intimotasuna eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala” garatu ditu Garden haren ibilbideko hirugarren diskoan.

Lanean, 13 konposizio berri sartu dituzte, eta azken urteetan bidelagun izan dituzten hainbat artistaren laguntza izan dute horretarako; hala nola, Eñaut Elorrieta, Silvia Iriondo, Oreka TX, Harkaitz Cano idazlea eta Bill Cooleyen salterioa-jotzailea.

Aurkezpenean azaldu dutenez, dantza ezberdinen atmosfera eta erritmoen oihartzuna harrapatzen saiatu dira taldekideak, “arin-arinetik tangora, fandangotik balsera eta doinu lasaietatik erritmo indartsuetara”.

Ibilbidea

1999an sortu zuten Alos Quartet taldea, "hari laukote klasikoaren ikuspegi berri bat erakusteko", eta, bakarkako hiru disko kaleratzeaz gain, hamaika artistarekin lankidetzan aritu da: Dulce Pontes, Carlos Nuñez, Kepa Junkera, Oskorri, Esne Beltza, La Buena Vida, Ken Zazpi, Niko Etxart...

Disko berria aurkezteko, Aukeran Dantza Konpainia batuko zaie ikuskizunetan.