Itxi

Musika

Bira

'Euskal rock erradikala', agertokien gainean berriz

N.V. | eitb.eus

La Polla, Eskorbuto eta Kortaturen omenezko bertsio taldeek Euskal Herriko bira egingo dute urritik abendura, Iosu Korkostegi Parabellumeko kideak aurkeztu eta gidatuta.

  • Eskorbuto da omendutako taldeetako bat

    Eskorbuto da omendutako taldeetako bat

Euskal Rock Erradikala izenpean 80ko hamarkadan Euskal Herriko rock eta punk musikaren inguruan zabaldu zen eszenaren (Cicatriz, Zer Bizio?, RIP, Potato, Hertzainak, Vulpess eta beste hamaika talde, Discos Suicidas edo Soñua diskoetxeak, “El Tubo” aldizkaria…) errautsetatik jaio da, 30 urte geroago, Esto no es Rock Radical Vasco bira.

La Polla (Hijos de tu Iglesia), Eskorbuto (Los demenciales chicos acelerados) eta Kortatu (Aizu!) euskal talde mitikoak omentzen dituzten hiru bertsio taldek bira partekatua egingo dute urri eta abendu artean. Lehenik eta behin, data hauek zehaztu dituzte: Gasteiz, urriaren 24an; Iruñean, azaroaren 21ean; Bermeon, abenduaren 12an eta Donostian abenduaren 18an.

Kontzertuak Josu Korkostegi Parabellum taldeko kide ohiak gidatuko ditu, eta, taldeen emanaldiak ez ezik, diskoen portadak, kartelak, sarrerak eta garai hartako bizimodua erakusten duten artxiboko irudiak ere erakutsiko dituzte kontzertuetan.