Publizitatea
Itxi

2015/11/10

14:17

Musika

Euskalduna Jauregian

Van Morrison Bilbora helduko da asteazkenean

Erredakzioa

Belfasteko Lehoia 20:00etan aterako da Euskalduna Jauregiko oholtzara. 130 eta 200 euro arteko sarrera batzuk salgai daude oraindik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Van Morrisonek, herri musika berriztatu eta rock musikaren eboluzioan zeresan handia izan duen musikariak, Bilbon, Euskalduna Jauregian, joko du azaroaren 11n, asteazkenaren, nazioartean egingo duen biraren barruan.

Ateak 19:15ean zabalduko dituzte, eta Morrison 20:00etan irtengo da taula gainera. 130, 175 eta 200 euroko sarrerak bakarrik gelditzen dira salgai.

Musika munduan egin zituen hastapenetatik, Van Morrisonek hainbat musikari erraldoiren eraginak jaso eta moldatu ditu, Hank Williams, Jimmie Rodgers, Muddy Waters, Mahalia Jackson eta Leadbelly handienak, eta, kontzertuaren antolatzaileen esanetan, “haren musikak mugak hautsi ditu, Moondance-ko soul-jazzetik abiatu eta Irish Heartbeat-eko estilo tradizional zeltatik pasatuta. Azkenaldian, artista asko eta askorekin aritu da lankidetzan: John Lee Hooker, Mose Allison, Tom Jones… Gainera, blues, jazz eta country erroetan sakondu du”.

2015ean, Duets: Re-working The Catalogue merkaturatu du, lankidetzaren bide horretan aurrerago eginez. Horretan, 360 kantuko bere errepertorioko bitxi batzuk kantatzen ditu Morrisonek, ondoan Bobby Womack, Gregory Porter, Mavis Staples, Michael Buble eta beste asko dituela: “Real Real Gone”, “Higher Than The World”, “Irish Heartbeat”... Londresen eta bere jaioterrian, Belfasten, grabatu dute lan hori.

Morrisonek sari eta goraipamenak ugari jaso ditu bere ibilbidean: Brit sari bat, sei Grammy sari, doktoretzak Belfasteko eta Ulsterko unibertsitateetan, Rockaren Arrakastaren Gelan sartu dute eta Frantzian Arte eta Letren Ordenaren domina eman diote.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena