Musika
Haitiren alde, Kursaalen
OSEk eta Donostiako Orfeoiak kontzertu solidarioa eskainiko dute
Erredakzioa
Bildutako dirua Gurutze Gorriak kudeatuko du eta Haitiren lurrikarak eragindako kaltetuentzat zuzenduko dute. Sarreren prezioa 25 eta 45 euroren artean dago.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Donostiako Orfeoiaren kontzertu solidarioa hartu du larunbat arratsaldean Donostiako Kursaal Jauregiak.
Andres Orozco-Estradaren zuzendaritzapean, Esther Lee sopranoa, Iris Vermillion mezzosopranoa, Aquiles Machado tenorea eta Adam Horvath baxua izango dira eszenatokiaren gainean, G. Verdi musikagilearen "Messa da Requiem" intepretatzeko. Musikari eta artista guztiak dohainik arituko dira bertan.
Pasa den urtarrilaren 12an Haitin gertatutako lurrikaren kaltetuentzat zuzenduko dute txarteldegietan bildutako diru guztia. Gurutze Gorria izango da diru horren kudeaketaren arduraduna.
Egun, elkarte honen 400 lagun baino gehiago daude lurrikararen zonaldean. Ordurarte, 540 laguntza tona baino gehiago heldu dira Puerto Principera, hegazkinez nahiz lurrez Santo Domingo eta Dominika Errepublikar lurraldeetatik igarota.
Kontzertu honetarako sarrerak salgai daude Kursaaleko txarteldegietan eta Kutxako ohiko kanalen bitartez. 25 eta 45 euroren arteko preziotan eskuratu daitezke.