Itxi

Musika

Igandean, Gasteizen

Haurtxoentzako kontzertua hartuko du Garcia Lorca Antzokiak

Erredakzioa

Zerotik 4 urte bitarteko haurrei zenbait musika instrumentuen soinuak ezagutaraztea du helburu "Kutxa misteriotsua" izeneko antzezlan elebidun honek. Sarrerak guztiak saldu egin dira.

Haurtxoek ere zer esanik badute musika kontuetan. Hala erakutsiko du igande honetan Gasteizeko Garcia Lorca Antzokian izango den 0tik 4 urte bitarteko ume txikiei zuzendutako musika kontzertuak. Euskadiko Orkestrak antolatutako "Musika familian" zikloaren barnean kokatu dezakegu antzezlan hau.

"Kutxa misteriotsua" izenburupean, 40 minutuko iraupena izango du obrak eta zenbait musika instrumentuen soinuak ezagutaraztea izango du helburuz. Musika joleak diren lau lagunen artean taularatuko dute musika eta gaztelera eta euskara erabiliko dute. Emanaldiaren aurkezpena Belen Otxotorenaren eskutik etorriko da.

Gehienez, 40 haurrak hartuko ditu Antzokiko aretoak, guraso, lagun edo tutoreez gain, guztira, 90 lagun. Emanaldi berezi honetarako sarrera guztiak agortutak daude.