Itxi

Musika

Heriotza

Natalie Cole abeslaria hil da, Nat 'King' Coleren alaba

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

65 urterekin hil zen Gabon Zahar egunean, bihotzeko konplikazioak tarteko.

  • Natalie Cole abeslari estatubatuarra hil da. Argazkia: EFE

    Natalie Cole abeslari estatubatuarra hil da. Argazkia: EFE

Natalie Cole jazz, soul eta blues abeslaria hil zen Gabon Zahar egunean Los Angelesen, 65 urterekin, bihotzeko konplikazioak tarteko.

"Tristuraz jakinarazten dizuegu gure ama eta ahizpa hil dela. Nataliek ausardiaz borrokatu zuen eta bizi izan zen bezala hil da: duintasunarekin, indarrarekin eta ohorearekin. Haren hutsunea sentituko dugu eta gure bihotzetan ahaztezina izaten jarraituko du", Natalie Coleren sendiak bidalitako komunikatuaren arabera.

Colek osasun arazoak zituen eta azken hilabeteetan hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan zituen, C hepatitisa tarteko.

Natalie Colek 9 Grammy sari irabazi zituen, gehienak Unforgettable ... With Love diskoari esker. Aipaturiko lan horretan, haren aitaren hainbat abestiren bertsioak bildu zituen, Nataliek 15 urte zituenean hil zena.

Unforgettable ... With Love diskoarekin 6 Grammy sari eskuratu zituen eta 14 milioi kopia saldu zituen mundu osoan.