Musika
Break on Stage 2010
Europako Break Dance lehiaketa, apirilaren 24an Bilbon
Erredakzioa
Kale kulturaren eszenatoki bihurtuko dute Bilboko La Casilla pabeloia. Violadores del Verso taldekoen kontzertuarekin bukatuko da jardunaldia.
Datorren apirilaren 24an, Break On Stage 2010 jai erraldoia hartuko du Bilboko La Casilla pabiloiak. Jaialdiaren bederatzigarren edizio honek ikuskizuna, esparru artistikoa eta proposamen alternatiboak uztartuko ditu, eta hainbat modalitate landuko dituzte: Breaka, bideo dancea, hip hopa eta artista grafikoak, besteak beste.
Hiru ardatz nagusi izango ditu La Casillako Kale Kulturaren bilguneak: Europako Break Dance lehiaketa, Kale Kultura ikuskizunak eta Rap Jaialdia. Violadores del Verso taldekoen kontzertuarekin bukatuko da jardunaldia, Estatuko rap esparruan talde ezagunenetako bat.
Kale kulturaren Bilboko jaialdia Londresko DJ Renegaderen emanaldiarekin hasiko da, eta jarraian Europako Breakdance Lehiaketa egingo dute bertan. Guztira zazpi taldek&' || 'nbsp; hartuko dute parte: Phase-T (Paris), Team Shmetta (Brusela), Supersouthnics (Madril-Salamanca), La Smala (Bordele), SoulFlavas (Vitoria-Gasteiz) eta Team Rockers (Iruña).