Itxi

Musika

Bira

Andres Calamarok Donostian, Iruñean eta Bilbon joko du

Agentziak | Erredakzioa

Argentinar musikariak maiatzaren 8an joko du Gipuzkoako hiriburuan, maiatzaren 20an Baluarten eta ekainaren 24an Bilbon, “Romaphonic sessions” diskoa aurkezteko.

Andres Calamaro (Buenos Aires, 1961) musikariak Donostia, Iruñea eta Bilbo bisitatuko ditu maiatzean eta ekainean, German Wiedemer pianistarekin grabatutako lan berria, “Romaphonic sessions”, aurkezteko; “Grabaciones encontradas” saileko hirugarren atala da disko hori.

Musikariaren euskal zeharkaldia maiatzaren 8an hasiko da Donostian, Kursaalen, maiatzaren 20an Iruñera, Baluartera, iritsiko da eta ekainaren 24an bukatuko da, Bilbon.

Lan honetarako, Calamarok eta Wiedemerrek artista argentinarraren errepertorio elektrikoko ohiko kantuak aukeratu eta moldatu dituzte.

Kantuon izaera bereziaren ondorioz, “Grabaciones Encontradas” saileko hirugarren zati gisa definitu dute disko berria. Sail horren lehen eta bigarren bolumenak joan den mendean kaleratu zituen, 90eko hamarkadan.