Itxi

Musika

Ekainean, Iruñean

Berri Txarrak, Belako eta Xoel Lopez, Tres Sesenta Festival jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Grises, Ken Zazpi, La M.O.D.A., Ciclonautas, Monte del Oso, Maga, Baobabs Will eta Destroy Your Planet ere arituko dira ekainaren 10ean eta 11n Iruñean.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

    Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

Ekainaren 10ean eta 11n hartuko du aurten Iruñeko Zitadelak Tres Sesenta Festival jaialdi entzutetsua. Hala, bi egunez, talde ezagun asko igaroko dira Nafarroako hiriburutik. Antolatzaileek gaur bertan egin dituzte aurtengo edizioko iragarpenak, eta horiekin itxitzat eman dute egitaraua.

Aurten ere, talde sonatuak igoko dira oholtzara. Lehenengo egunean, adibidez, Berri Txarrak, Belako, La M.O.D.A., Ciclonautas, Monte del Oso eta DJ Göo izango dira protagonista nagusiak. Bigarren egunean, berriz, alegia, ekainaren 11n, Xoel Lopezen, Ken Zazpiren, Magaren, Grisesen, Baobabs Willen, Destroy Your Planeten eta DJ Edu Anmuren txanda izango da.

Sarrerak

Dagoeneko eskuragarri daude aipatu jaialdirako sarrerak. Denbora mugatu batez, 25 euroan egongo dira eskuragarri bi eguneko bonuak. Egun bakarreko sarrerak, ostera, 20 euroko prezioa izango du.

Sarrerak Tres Sesenta Ticketingen, Ticketean, Marca Entradasen, Vaya Entradasen eta Ticketmasterren eros daitezke.