Musika
30.urteurreneko bira
Gaur Barakaldon "larga vida" Barón Rojorentzat
Erredakzioa
Barón Rojo, rock and roll talde mitikoak bere hasierako kideez osatuta eszenatoki gainera igoko da 30 urteren bueltan. Gaur Barakaldoko Rock Star Live aretoan emango dute kontzertua
Oraindik ere, sarrerak eskuratzeko aukera duzu 19 euroren truke, BBK, El Corte Inglés eta Arisen bertan besteak beste. Hala ere, bertan, hau da, leihatilan erostea nahiago baduzu 25 euroren truke topatuko dituzu.
Egia esan, hasierako taldeaz osatutako bira berezian, 30. urteurrena ospatzeko kontzertu kopurua ez da oso handia eta euskaldunok benetan pozik egon gaitezke, izan ere, geografikoki hitz eginda gurera pare bat bider gehiagotan etortzeko asmoa baitute. Barón Rojo taldearen jarraitzaileek zorte handia dute, gaur, Barakaldoko Rock Star Live aretora joaterik ez dutenek, datorren maiatzaren 21ean Iruñeko Anaitasuna Pabilioian eta irailaren 11an Ugaon ere izango direlako.
Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan iragartzen diren kontzertuetaz gain, Rock in Rion ere Barón Rojo taldea Sunset eszenatokian topatuko dugu. Beste data bat, apuntatzekoa hau ere Villarobledon (Albacete) Viña Rock-ekoa izango da. "Larga Vida al Rock and Roll" eta "Resistiré" ozen entzun entzungo dira gaur Barakaldon emango duten kontzertuan.