Musika
Bere birarekin jarraituko du
Iruña eta Gasteiz, Cecilia Bartoliren hurrengo geltokiak
Erredakzioa
Mezzo-soprano italiarrak apirilaren 19an aurkeztuko du 'Sacrificium', bere azken lana, Nafarroako hiriburuan, eta 20an Gasteizen egongo da. Larunbatean, Bilboko Arriaga Antzokian egon zen.
Donostian eta Bilbon egon ondoren, Iruñera eta Gasteizera abiatuko da Cecilia Bartoli mezo-soprano italiarra; hilabete honetan zehar, gurean egongo da Bartoli "Sacrificium", bere azken lana, aurkezteko. Hain zuzen ere, apirilaren 19an egongo da Nafarroako hiriburuan, eta hurrengo egunean, hilaren 20an, Gasteizera helduko da. Larunbateko arratsalde-gauean, Bilboko Arriaga Antzokia beteta egon zen, eta jendeak bere musukaz gozateko aukera izan zuen.
Azken bi hamarkadetan, musika klasikoak eman duen artista nagusienetako bat da Cecilia Bartoli, eta Herbert von Karajan, Daniel Barenboim eta Nikolaus Harnoncourt zuzendariekin egin izan du lan. 6 miloi disko baino gehiago saldu ditu, eta nazioarteko pop zerrendetan 200 aste baino gehiago egin ditu. Salmenta postuetan gore-gorenean dago artista klasikoa. Lau Grammy, zazpi Echo, Bambi sari bat, bi Classical Brit Awards eta Victoire de la Musique saria lortu ditu.