Musika
Ekainaren 10ean eta 11n
Sondikak BBK Music Legends Festival jaialdia hartuko du, ekainean
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Ekainaren 10ean eta 11n hainbat artista arituko dira han: besteak beste, Los Lobos, Amparo Sanchez eta Corizonas.
-
amparo sanchez. Foto: amparosanchez.info
Dagoeneko osatuta geratu da BBK Music Legends Festival jaialdiaren kartela. Ekainaren 10ean eta 11n egingo dute festibala BBKren Ola Zentroan, desgaitasunak dituzten pertsonak artatzeko Sondikan BBK-k duen egoitzan.
Azken iragarpenen artean Los Lobos dago; Argentinatik Gates of Gold diskoa aurkeztera iritsiko da ekainaren 10ean. Egun berean, Amparo Sanchez eta Corizonas arituko dira, Elliott Murphy & Band eta David Lindleyrekin batera.
Larunbatean berriz, Jethro Tull, Graham Nash Bob Geldof eta Nina Hagen zeuden iragarrita, eta azken orduan Euskal Herriko zenbait artista batu zaizkie: The Fakeband, Niko Etxart eta Hapa Hapa eta Hey Mr. Neken (Eagles Tribute), hain zuzen.
Hala, bi egunez, rock musikaren izarrek bat egingo dute Bizkaiko jarraitzaileekin, 50.000 metro koadroko eremu batean.
Aipatu jaialdia Music Legends kontzertu-ziklotik jaio zen, non 2011z geroztik musikari ezagunez jantzi duen Bilboko BBK Aretoa.
Ohikoa den legez, Music Legends Festival jaialdiak dibertimenduzko ekimenak ere hartuko ditu, eta eskaintza gastronomiko handia izango du.