Musika
Edizio bereziak
Mundu guztiko talde askok 'Record Store day' delakoa ospatu zuten
Erredakzioa
The Rolling Stones, Blur, Pet Shop Boys, LCD Soundsystem eta Gorillaz, besteak beste, diskoak kaleratu zituzten larunbatean. Musika, industriatik kanpo bultzatu nahi dute.
Mundu osoko talde askok disko denda txikiei omenaldia egin nahi izan zieten larunbatean, Record Store Day delakoan. Musika industria albo batera utzi eta EPak eta singleak kaleratu zituzten, gehienak binilo formatuan. LCD Soundsystem, Blur, Gorillaz, Pet Shop Boys edo The Rolling Stones bezalako taldeek lan berriak argitaratu zituzten eta denda horietan eta egun horretan erosi ahal izan ziren soilik.
Rolling Stones taldearen abesti berri batek, 1972an grabaturikoa, "Plundered My Soul" izenpean, Britainia&' || 'nbsp;Handian ikusi zuen argia edizio mugatuan. Bildumagileentzat argitaratutako edizio mugatu batean ikusi du argia eta 1.000 ale atera dira soilik. Duela 28 urte grabatu zuten, "Exile on Main Street" lan bikoitza prestatzen ari zirela, baina kanpoan utzi zuten. Disko hori berrargitaratzeko lanetan dabiltza orain (maiatzaren 18an ikusiko du argia), eta berriz deskubritu dute.
The Beatles, Blur, Pet Shop Boys, LCD&' || 'nbsp;Soundsystem, Gorillaz eta Goldfrapp taldeek ere edizio bereziak atera dituzte ''Record Store Day'' delakoan (gehienak binilo formatuan). Britainia Handiko datuen arabera, 269 denda independiente daude -duela bost urte zeuden herena-, eta dirudienez, Interneteko deskarga ilegalen eta kate handien konpetentzia dira horren errudunak.&' || 'nbsp;