Publizitatea
Itxi

2016/04/22

10:12

Musika

Elkarrizketa

Niña Coyote eta Chico Tornado: 'Kantua da gure lehentasuna'

Natxo Velez | eitb.eus

Niña Coyote eta Chico Tornado bikoaren stoner soinua bueltan da “Eate” diskoan. Proposamena findu dute Koldo Soret eta Ursula Strongek estudioko hirugarren lanean.

  • "Eate" diskoa kaleratu berri du Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak

    "Eate" diskoa kaleratu berri du Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gitarra elektrikoa, bateria eta ahotsa: horiek dira Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen lehengaiak, eta horiekin eraiki dituzte ?Eate? diskoan bikoaren ?soinu ekaitza? berpiztu duten kantuak. Aurretik, 2013an, taldearen izena daraman diskoa kaleratu zuten, eta 2015ean ?Lainoland? EPa.

Kantuen kadentzia erritmikoak, AEBko mendebaldeko basamortuko soinu stoner hareatsuen oihartzunak (Kyuss, Queens of the Stone Age?), halere, ez du gitarra soilik bultzatzen laneko hamalau kantuetan zehar; ?Eate?ko riff zaparrada etengabean ?riffaa da taldearen lanabes eta arima, euren soinuaren unitate esentziala?, Koldok gitarraz sortutako teklatu eta baxu soinuak ere entzun daitezke, ekoizpen lan sakonago baten erakusgarri.

Koldo eta Ursularekin batu gara, diskoa hedabideentzat aurkeztu zuten egunean bertan, ?Eate?z, honetaz eta hartaz solastatzeko.

?Eate? izena jarri diozue diskoari, haize eta euri ekaitzen indarra irudikatzen duen euskal pertsonaia mitologikoaren ohoretan. Zeren ekaitza dakar Niña Coyote eta Chico Tornadoren lan berriak?

Koldo: Nik uste eboluzioa dakarrela disko berriak: azken bi urteetan ehun kontzertu baino gehiago jo ditugu, eta soinua biribildu dugu? Baxu eta gitarra soinuez aparte, teklatu soinua ere lortu dugu gitarraren bidez, Hammond bat simulatzen dugu zenbait kantutan?

Nola lortzen dituzu soinu horiek gitarraz?

K: Gitarraren seinalea banatu egiten dugu, eta seinale horren adar bakoitzari soinu jakin bat ematen digu, hainbat iragazkitatik pasatuta: gitarraren soinua bera; baxua, gitarraren seinalea oktaba bat beherago ematen dizun pedal baten bidez; teklatua simulatzen duen beste iragazki bat? Eta gero uztartu egiten da hori guztia.

Ursula: Horregatik esaten dugu gero eta ekaitz zaratatsuagoa dakargula. Gero eta geruza gehiago ditu gure soinuak, eta geruza horiek fintzen joan gara: gitarraren soinuak bere eboluzioa izan du, baxuaren soinuak ere bai? Eta horrek guztiak soinu urakana dakar.

Higain estudioan grabatu duzue, Haritz Harreguyrekin, lehen diskoa bezala, aurreko EPa San Frantziskon grabatu eta gero. Nola joan da grabazioa? Ez duzue kanpora joateko tentaldirik izan?

K: Egia esan, hasieran kanpora joateko ideia eduki genuen buruan, desertura joan nahi genuen, berriz San Frantziskora jotzea ere pentsatu genuen? Baina guk bezala diskoa autoekoizten duen talde batentzat inbertsio handia da grabazioa; zenbakiak egiten hasi ginen eta?

U: Gainera, aurrekoan San Frantziskon grabatzearena bat-bateko kontua izan zen. Han geunden biran, eta aukera sortu zen. Oraingoan, ordea, gure soinuaren muinera iritsi nahi genuen, eta hobeto iritzi genion konfiantzazko norbaiten eskutik egiteari eta hegazkin txarteletan gastatu ez genuen dirua, adibidez, estudioan denbora gehiago emateko.

K: Gainera, lehen diskoaren eta nik aurretik grabatutako beste disko batzuen esperientzia genuen Haritzekin, eta oso gustura egon gara. Azken soinuarekin eta grabazio egunetako giroarekin oso pozik gaude, eta hori ere igartzen da emaitzan.

Masterizazioa, berriz, Madrilen egin duzue, Mastertips estudioan?

K: Bai. Lehen diskoarekin, zortzi master egin genituen hiruzpalau tokitan, nahi genuena lortzen ez genuelako. Azkenean, Mastertipsek egin ziguna jo genuen baliozkotzat, eta oraingoan beraiekin errepikatu dugu zuzenean.

Kolaborazioak daude diskoan: Joseba B. Lenoir, Zigor DZ, Josu eta Lore (Belako), Harkaitz Cano eta Ioritz Apaolaza.

K: Bai. Aurreko diskoan Zuloak egon zen, Fermin Muguruza? Gertu sentitzen dugun jendearekin saiatu ohi gara, naturala izaten da lankidetza.

Belakorekin, adibidez, biran egon gara, eta kristorena izan da, guretzat eta beraientzat. Oso ondo pasatu genuen grabazioan.

Josebari dagokionez, lagunak ez ezik, beraren lanaren oso fanak gara, eta, oso kantu berezia denez (ez dago bateriarik), bera perfektua zela iruditzen zitzaigun. Zigorrekin ere, antzera: asko gustatzen zaigu zelan egiten dituen eskratxak-eta, eta hamar segundoko kolaborazioa da, baina oso ukitu berezia ematen dio.

Harkaitz Canok hitz batzuk egin zizkigun lehen diskorako, eta oraingoan ere, egun batean kafe bat hartzen ari ginela, bota egin genion: ?Zer, hurrengorako animatuko zara??. Eta baietz esan zigun.

U: Guri hitzak egitea kostatu egiten zaigu batzuetan, musikarekin gertatzen zaigunaren kontra. Baina Harkaitzena ikaragarria da: ordu erdian, kantu berarentzako hitzen bi bertsio bidaltzen dizkizu di-da.

Kantu batzuek hitzak dituzte eta beste batzuk instrumentalak dira; erdia eta erdia dira, gutxi gorabehera. Noiz eskatzen dizue kantu batek ahots melodia bat eta noiz ez?

U: Guk beti probatzen dugu ahotsa sartzen, sortzen ditugun kantu guztietan, eta batzuetan zerbait gehitzen duela iruditzen zaigu, baina beste batzuetan, gitarraren riffa jaten duela ikusten badugu, bere horretan uzten dugu.

Kantua da gure lehentasuna, eta zerbaitek ekarpenik egiten ez duela ikusten badugu, kendu egiten dugu.

Zer abantaila eta zer desabantaila ditu biko izateak? Zein talde ikusita esan zenuten ?hori da guk nahi dugun formatua??

K: Niretzat, abantaila piloa du. Ados jartzea oso erraza zaigu, bi baikara, eta mugitzeko ere erraztasun handia dugu, materiala kargatu eta deskargatzeko unea kenduta. Atzerrira ateratzea ere planteagarria da guretzat, lau edo bost pertsonako talde bat handik hona ibiltzea baino bideragarriagoa baita, ostatuen eta bidaien prezioan pentsatuta.

U: Lehen hizpide eduki dugun soinu eboluzio horren ondorioz, bost anplifikadore mugitu behar izaten ditugu kontzertuetara, eta, esan bezala, hori da alde txarra.

Niña Coyote eta Chico Tornado Argazkia: Alex Contell

Argazkia: Alex Contell

Bertsiozaleak zarete (Dut taldearen edo Jimi Hendrixen kantuen bertsioak egin izan dituzue?), eta disko honetan ere bertsio bat dago. Baina paradoxikoa iruditu zait baxu-jotzailerik gabeko talde batek ?Earthquake? Larry Graham baxu-jotzaile solista eta slapzalearen kantutzarra aukeratzea. Zergatik?

K: Bai, harrigarria izan daiteke, baina ni berez baxu-jotzailea naiz, baxua joz hasi nintzen honetan, eta niri slapa jotzea eta horrelako baxu boteretsuak entzutea gustatzen zait. Kantu hori dakarren diskoa, gainera, kasualitatez erosi genuen, Japonian, azala ikusita. Jarri, eta kantu hori iritsi zenean harri eta zur, geratu ginen: Rage Against the Machine, Jimi Hendrix? etorri zitzaizkigun gogora.

?Zaila izango da, baina bertsio hau egiten saiatu behar dugu?, esan genion elkarri.

U: Bertsio asko probatzen ditugu lokalean, eta askok ez dute funtzionatzen. Baina funtzionatzen duenean, ondo funtzionatzen du.

Bi urtean 102 kontzertu eman dituzue, eta asko ibili zarete kanpoan. Zer eman dizue horrek?

K: Aberasgarria da urruti joatea, bertan hasiberria bazina bezala jo behar izaten duzulako jendea zeureganatzeko.

Gainera, horrelakoetan, kontzertua anekdota bat izaten da ia.

U: Bai, guri bidaiatzea asko gustatzen zaigu, eta jotzera joatea aitzakia bikaina da horretarako. Gainera, turismoan joatean zarenean ikusten ez dituzun gauza asko ezagutzen dituzu kontzertuak ematera joaten zarenean.

Halaber, desmitifikatzeko ere balio izaten dizu kanpora joateak. Euskal Herriko musika eszena, adibidez, ikaragarria da antolakuntza mailan, eta leku askotan okerragoa dela ikusi dugu.

Ez zarete geldi egotekoak. Zer plan dauzkazue orain, zuzenekoei begira? Batik bat kanpoan joko duzue, ezta?

K: Maiatzean Estatu mailako bira egingo dugu, hamahiru edo hamalau kontzertukoa. Gero, udan, Euskal Herrian arituko gara, hainbat jaialditan adibidez (EHZ?), eta, uda ostean, ikusiko dugu. Udazkenean, kanpora joan nahiko genuke berriz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;