Itxi

Musika

Datorren maiatzaren 5ean

BdBduo, luxuzko pianojoleak Donostiako Victoria Eugenian entzungai

Erredakzioa

Maria Jose Bustosek eta Maria Jose Barandiaranek osatzen dute bikotea. Jose Nieto musikagileak haientzako esklusiban prestatutako Barrokoko pieza esanguratsuenak interpretatuko dituzte.

Datorren maiatzaren 5ean, asteazkena, BdBduoren kontzertua hartuko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak.

Maria Jose Bustosek eta Maria Jose Barandiaranek, bikotekide musikal donostiarrak, Barrokoko gailurreko piezak interpretatuko dituzte pianoan, hala nola, Vivaldiren Udaberria, Bachen Brandemburgoko 2. Kontzertua eta Boccheriniren Fandango obra. Bikotearentzat esklusiban Jose Nietok egindako konposaketa dugu hura.

2000. urtean sortu zen BdBduo taldea. Urte berean bere lehenengo diskoa kaleratu zuten, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin. Nazioarteko herrialde askotan eskaini dituzte emanaldiak (Europan, Ekialde Hurbilean, Amerikan, Asian). 2009. urtean koreografia baterako bikotearen pieza bat aukeratu zuen Espainiako Ballet Nazionalak.

Datorren asteazkeneko kontzerturako sarrerak salgai daude Victoria Eugeniako txarteldegian eta Kutxako ohiko kanaletan, 10, 12 eta 15 eurotan.