Publizitatea
Itxi

2016/05/26

14:55

Musika

Donostia

Jazzaldiak agertoki berria izango du Konstituzio plazan

Agentziak | Erredakzioa

Oholtza berriak “Jazzetik soulera” izenburua izango du, eta hamaika taldek joko dute bertan.

  • Broken Brothers Brass Band iruindar taldeak joko du agertoki berrian, besteak beste.

    Broken Brothers Brass Band iruindar taldeak joko du agertoki berrian, besteak beste.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Heineken Donostiako Jazzaldiaren 51. edizioak  agertoki berri bat izango du hiriaren erdialdean: Konstituzio plazan “Jazzetik soulera” izenburuko agertokia paratuko dute, eta hamaika taldek musika “eskuragarria” eskainiko dute bertan.

Espazio berria, beraz, Jazzaldian dagoeneko zuzeneko musika hartzen duten 20 tokiei batuko zaie: Haizearen Orrazia, Okendo plaza, Basque Culinary Center…

Agertokia Alde Zaharrean egotea “oinarrizkoa” da, eta “hazi egin nahi duen jaialdi baten eskaintza artistikoa ugaritu eta hobetuko du”, Miguel Martin zuzendariak esan duenez.

Uztailaren 22, 23, 24 eta 25ean, 19:00etatik aurrera, Liburutegi Nagusiaren ondoan jarriko duten oholtzak “jazzetik abiatuta soulera heltzen den programazioa” hartuko du, Martinen hitzetan.

Saio guztien amaieran, DJ Labelle Reunion uharteko disko-jartzailea arituko da Indiako Ozeanoko herrialde horretako soinuak, dantzarako musika eta afrikar eta indiar soinuak uztartuz.

Agertokiko programazioa Organ Summit Phil Wilkinson eta Ben Peterson Hammond organoen jotzaileen bikoteak zabalduko du, uztailaren 22an. Haien atzetik, Sky Beats 2013tik Jazzaldiarekiko hitzorduari huts egin ez dion donostiar taldeak joko du.

Uztailaren 23ko programazio zerrenda, bestalde, Edmon Bilal Band saxo, bateria, baxu eta teklatu laukoteak eta Broken Brothers Brass Band New Orleanseko metal soinuetara gerturatzen den iruindar taldeak osatuko dute.

Paul San Martin donostiar pianista eta abeslariak, Romain Gratalon bateriak lagunduta, eta The Bronson Zaragozako taldeak itxiko dute agertoki berriko eskaintza uztailaren 24 eta 25ean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena