Musika
Kursaalen
Elvis Costellok Donostian joko du gaur
Agentziak | Erredakzioa
Musikari ingelesa Kursaaleko auditoriumean izango da, Kursaal Eszenako kontzertuen denboraldi berrian. Sarrerak batzuk gelditzen dira oraindik salgai, 39 euroan.
-
Elvis Costello Donostian, 2013ko udan. Argazkia: Efe.
Elvis Costello musikari ingelesa Donostiako Kursaal auditoriumean izango da gaur, ekainak 6, Kursaal Eszenako kontzertuen denboraldi berrian. “Elvis Costello Detour” Londresko abeslariaren bira 2014ko amaieran jarri zen martxan.
Costello "kontzertu beroak, barru-barrukoak, dibertigarriak eta informalak" eskaintzen ari da biran zehar, antolatzaileen arabera. Errepertorioaren zatirik handiena gitarraren laguntzaz interpretatzen du, baina hainbatetan pianoari heltzen dio, eta, horrela, bere kantarik ezagunenek ere nortasun berria lortzen dute.
Bira honetan, Costellok abestiak interpretatzen dituen bitartean, atzealdean, garai bateko telebista handi baten itxura duen pantaila batean, bere haurtzaroko irudiak, bere musika nahiz kultur eraginen eta bere familiako argazki zaharrak erakusten dira.
20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera batzuk gelditzen dira oraindik salgai.