Itxi

Musika

Kontzertua

Benjamin Biolay Donostiako Kursaalen izango da gaur

Erredakzioa

Frantziako musika eszenaren figura garrantzitsuenetarikoa da, chanson delakoaren eta pop garaikidearen arteko loturan sakondu baitu.

Benjamin Biolay Frantziako bakarlaria Kursaaleko Ganbera Aretoan izango da gaur. ''La Superbe'' lana aurkeztuko du:&' || 'nbsp;aldizkari berezituetako azaletan azaldu da disko berri horri esker.

Konpositore, moldatzaile, ekoizle eta abeslari, Benjamin Biolay musika frantseseko nahitaezkoen mailara igo da, chansoneko izen handien eta pop garaikidearen arteko lotura sortuz. Azken lan horri esker, gizonezko artista onenari eta disko onenari Victoire 2010 sariak eskuratu ditu.

Kursaal Fundazioak jakinarazi duenez, kontzertua 20:00etan hasiko da, Donostiako aretoko Ganbera aretoan. Sarrerak eskuragarri daude, 18 euroren truke.