Musika
Musika
Bederatzi estreinaldi, Errenteriako Musikaste jaialdian
Erredakzioa
Maiatzaren 15etik 22ra egingo dute Euskal Musikaren 38. Astea. Golden Apple Quartet eta Kukai dantza taldea bertan izango dira. Euskal egile klasikoei egingo die omenaldia aurtengo edizioak.
Maiatzaren 15etik 22ra bitartean Musikaste jaialdiaren 38.edizioa egingo dute Errenterian. Aurtengo Euskal Musikaren Astean bederatzi estreinaldi izango dira, eta, besteak beste, Golden Apple Quartet eta Kukai dantza taldearen ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dugu. Era berean, euskal egile klasikoei egingo die omenaldia edizio honek.
Jaialdiaren antolakuntzak ''''musika estiloen aniztasuna eta ikuskizunen aberastasuna'''' azpimarratu du, barrokoa zein egungo musika izango baitira entzungai egun horietan Errenterian. Azken estilo honetan, Alfonso Garcia de la Torre, Ignacio Monterrubio, David Sagastume, Albert Alcaraz eta Iñaki Urkizu egungo egileen bederatzi estreinaldi izango dira Musikastean. Golden Apple Quartet eta Kukai dantza taldearen SOKA2 ikuskizuna ere izango ditugu programan.
38.edizio honek euskal egile klasikoei egingo die omenaldia, aurten egile horien jaiotzaren edo heriotzaren mendeurrena ospatzen dela gogoratzeko. Aipatzekoak dira Juan García de Salazar, espainiar barrokoaren egile nagusienetako bat, edo aurten 80 urte beteko dituen Luis de Pablo bilbotarra.