Itxi

Musika

Kontzertuak

Gasteiz Calling jaialdia asteburuan itzuliko da Arabako hiriburura

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Pennywise, Cock Sparrer, TurboNegro, Gorilla Biscuits, Ignite, Youth Brigade, Lendakaris Muertos, Anti-Nowhere League, The Interrupters eta G.A.S. Drummers izango dira Gasteizen, larunbatean.

  • Gasteiz calling 2016

    Gasteiz calling 2016

Lehenengo edizioa arrakastatsuaren ostean, punk rock eta hardcore estiloak uztartzen dituen Gasteiz Calling jaialdiak hitzordua du berriro Arabako hiriburuan. Hala, irailaren 2an, 3an eta 4an musikak ez du hutsik egingo Gasteizen.

Hilaren 3an izango dira kontzertu nagusiak: Pennywise, Cock Sparrer, TurboNegro, Gorilla Biscuits, Ignite, Youth Brigade, Lendakaris Muertos, Anti-Nowhere League, The Interrupters eta G.A.S. Drummers. Talde horiek Iraider Arenan arituko dira larunbatean.

Halaber, ostiralean Warm Up Party ekimena antolatuko dute, 19:00etatik aurrera, Jimmy Jazz aretoan, Angelic Upstarts, Strung Out, Slime, Authority Zero eta Frenetik taldeen laguntzarekin.

Igandean, berriz, Joey Garibaldik abesti klasikoen moldaketak egingo ditu.

Sarrerak

Lehenengo egunerako sarrerak 17 euroan daude eskuragarri. Larunbatekoek, berriz, 49 euroko prezioa dute.

Musikaze webgunean eros daitezke.