Itxi

Musika

Jaialdia, Gazteszenan

Donostikluba jaialdiak Dkluba udazkeneko programazioa abiatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Dkluba zikloak Nada Surf taldea ekarriko du, besteak beste udazken honetan, Donostiara. Programazioko lehen hitzordua urriaren 1ean eta 8an izango da, Gazteszenan.

  • Nada Surfek azaroaren 27am joko du, Intxaurrondon.

    Nada Surfek azaroaren 27am joko du, Intxaurrondon.

Urriaren 1ean eta 8an, bi saiotan, Gazteszena aretoak hartuko duen jaialdiak, Donostiklubak, abiatuko du Dkluba Donostiako musika zirkuitua. Udazkenean, besteak beste WAS bizkaitarrek, Nada Surf newyorktarrek, William Tyler gitarristak, Alice Francisek eta Laura Coxek eskainiko dituzte kontzertuak Gipuzkoako hiriburuan.

Donostia Kulturak ohar batean azaldu duenez, Dklubaren helburua hiriko kultur etxeetan eta beste hainbat lokaletan musika independente eta alternatiborako espazio bat sortzea da, baita jaialdi eta kontzertuak ospatuz hiriko musika taldeak eta elkarteak bultzatzea ere.

Donostikluba bi saiotan ospatuko dute, urriaren 1ean eta 8an, Gazteszena Egia auzoko aretoan. Lehen jardunaldian Lloyd Cole, Izaro, Cecilia Payne, Smoke Idols eta Iban Zaldua DJ arituko dira, eta bigarrenean Holy Fuchk, Thayer Serrano, Flavio Barteglia, Grande Days eta Luma.

Nada Surf, WAS…

Gainera, urriaren 15ean Nothing Places eta Yo Ciervoren kontzertua egongo da Intxaurrondoko kultur etxean; hilaren 28an Alice Francis eta Les Fous egongo dira areto berean; azaroaren 26an William Tyler eta Amorante ikusteko aukera egongo da Lugaritzen; biharamunean, azaroaren 27an, Nada Surfen txanda izango da Intxaurrondon; abenduaren 2an Laura Coxek eta Undernnedek joko dute; eta hil horren 28an WASek eta Nothing Boxek.