Publizitatea
Itxi

2016/10/18

13:19

Musika

Urriak 19

Harkaitz Canok eta Mursegok bizitza eta ardoari abestuko diote Bilbon

eitb.eus

Idazleak eta musikariak “Porto” ikuskizuna eskainiko dute Arriaga antzokian, “Literatura eta musika euskaraz” zikloaren barruan.

  • 20:00etan hasiko da emanaldia, Arriagan. Argazkia: David Herranz.

    20:00etan hasiko da emanaldia, Arriagan. Argazkia: David Herranz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

“Porto” izenburua jarri diote Harkaitz Cano idazleak eta Maite Arroitajauregi Mursego musikariak Arriagako Gelatxoetan, “Literatura eta musika euskaraz” zikloaren barruan, aurkeztuko duten ikuskizunari. Arriaga antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara arloak antolatu dute emanaldia.

Arriagatik zehaztu dutenez, antzokiko foyerrean taularatuko dute “Porto”, asteazkenean, urriak 19, arratsaldeko zortzietatik aurrera.

Ikuskizunak ardoari egiten dio erreferentzia, eta ardoa da artista biek, aitzakia gisa, egungo bizitzaren inguruko ikuspegi liriko eta umorezkoa eskaintzeko erabiliko duten sinboloa, Fernando Pessoaren, Charles Baudelaireren, Rafa Berrioren eta beste egile batzuen poemak eta abestiak beren-beregi egindako konposizio lanekin eta Mursegoren beraren inprobisazioekin uztartuz.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 8 eta 12 euro arteko prezioan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;