Itxi

Musika

heriotza

Leonard Cohen hil da, musika munduan mito eta eredu

agentziak | erredakzioa

82 urte zituela hil da poeta, musikagile eta artista. 50 urte baino gehiago eman ditu musikaren munduan eta XX. mendeko artistarik nagusienetakoa izan da.

Leonard Cohen abeslari eta poeta kanadarra hil da ostegun honetan 82 urte zituela, Facebooken duen kontuan ohar txiki baten bidez iragarri dutenez.

"Atsekabe handiz informatzen dugu Leonard Cohen poeta, musikagile eta artista hil dela", dio. "Musika munduan gehien errespetatutako erreferenteetako bat galdu dugu", gaineratu dute oharrean.

Era berean, aipatutako mezuaren arabera, omenaldia egingo diote Los Angelesen, oraindik zehaztu ez duten egun batean, eta, doluak dirauen bitartean, pribatutasuna eskatu du sendiak.

Cohen 1934an jaio zen Westmount hiri kanadarrean eta XX. mendeko musikagile nagusienetakotzat hartuta dago. 2011an Asturiaseko Printzeen Saria jaso zuen.

Halaber, AEBko Rock&Rollaren Ospearen Aretoko eta Kanadako Musika Ospearen Aretoko kide zen, baita Kanadako Ordenaren kide ere.

60. hamarkadan abiatu zen musikaren munduan eta bost hamarkada baino gehiagoan ibilbide emankorra izan du; azken diskoa, 'You want it darker' urrian plazaratu zuen.

Cohen eragin handia izan du bere belaunaldikoen artean eta bere piezen kalitatea Bob Dylan, Poul Simon edota Joni Mitchell kantautoreen parekoa da, Rollig Stone aldizkariak nabarmendu duenez.

Cohenen abestiek, bere ahots behe bereziak markatuta, amodioaz, espiritualitateaz, gerraz, sexuaz edo depresioaz hitz egiten dute.

Cohenek, orain dela gutxi egindako elkarrizketa batean, adierazi zuen ez zela "heriotzaren beldur" eta "hiltzeko prest" zegoela.

Abeslariak jendaurrean agertzeari utzi zion 2013an eta, azken hilabeteetan, etxetik irten barik egon da, sorbaldan mina zuelako.

Izan ere, 'You want it darker' diskoa Adam bere semeak ekoitzi zuen eta etxeko sukaldean grabatu zuten.

Mranianne Ihlen bere musa eta maite handia leuzemiak jota hil eta hiru hilabetera zendu da Cohen.

Cohen, euskaraz

Hainbat itzultzaile, idazle eta kantagilek Cohenen lan batzuk itzuli dituzte. Intereneten daude irakurgarri horietako batzuk.