Musika
Saria
Akordeoilari txinatar bat nagusi, Arrasateko Nazioarteko Lehiaketan
Agentziak | Erredakzioa
Jianan Tian soinujole txinatarrak irabazi du lehiaketa, Aydar Salakhov errusiarra izan da bigarren eta Jose Valente portugesa hirugarren.
-
Jianan Tianek irabazi du Arrasateko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa. Argazkia: hauspoz.org
Jianan Tian akordeoilari txinatarrak irabazi du Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren 24. edizioa. Aydar Salakhov errusiarra izan da bigarren eta Jose Valente portugesa hirugarren.
Epaimahaikideak honako hauek izan dira: Geir Draugsvoll (Norvegia), Friedrich Lips (Errusia), Vojin Vasovic (Serbia), Iñaki Alberdi (Euskal Herria) eta Matti Rantanen (Finlandia).
Hamabi herrialdetatik eta bederatzi erkidegotatik etorritako 400 akordeoilarik hartu dute parte lehiaketan, eta Arizmendi Ikastolan, Kulturarten eta Amaya Antzokian eskaini dituzte emanaldiak.