Itxi

2017/01/09

15:23

Musika

Jaialdia

Alpha Blondy eta Georgie Fame ere, BBK Music Legends jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Afrikar kantaria eta britainiar teklatu-jotzailea Sondikako jaialdiaren bigarren edizioan egongo dira, ekainaren 2an eta 3an, Van Morrisonekin batera.

  • Alpha Blondy argazkia: livepict.com

    Argazkia: LivePict.com, CC BY-SA 3.0

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alpha Blondy afrikar reggae kantaria eta Georgie Fame britainiar teklatu-jotzailea BBK Music Legends ekainaren 2an eta 3an Sondika Bizkaiko herrian egingo den jaialdian arituko dira.

Jaialdiaren antolatzaileek gaur iragarri dutenez, Van Morrison irlandar musikaria buru duen jaialdiko kartelean egongo dira bi artista horiek.

Alpha Blondy bolikostarra reggae garaikidearen mitoa eta "sustraiko soinuen" erakusgarri nagusietakoa da, eta The Solar System taldeak lagunduta joko du Sondikan, Barbadosko, Frantziako, Boli Kostako eta Jamaikako musikariz inguratuta.

Georgie Fame 60ko hamarkadako pop eta rhythm and blues lehen doinuen aitzindarietakoa izan zen, Beatlesek eta Rolling Stonesek gero egingo zutenerako oinarriak ipini zituenetakoa, eta, besteak beste, Muddy Waters, Gene Vincent eta Eddie Cochran musikariekin batera aritu da. 1992tik 2004ra, Van Morrisonen taldearen musika zuzendaria izan zen.

Hain zuzen ere, Belfasteko Lehoiak gidatuko du aurten BBK Music Legends jaialdiko bigarren edizioaren egun bat. Iaz, besteak beste, Jethro Tull, Graham Nash, Bob Geldof, Los Lobos, Elliot Murphy & Band, David Lindley eta Nina Hagen aritu ziren Sondikan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;