Itxi

Musika

Uztailaren 8tik 11ra bitartean

Pinetop Perkins eta Solomon Burke, 2010eko Hondarribia Blues Jaialdian

Erredakzioa

Magic Slim and The Teardrops, Hubert Slim eta Bob Margolin artistak, besteak beste, izango ditugu entzungai. Gainera, European Blues Conference 2010 hartuko du Hondarribiak aurten ere.

Izen handiek osatuko dute aurten Hondarribia Blues Festival 2010eko 5. edizioaren egitaraua. Pinetop Perkins ospetsua eta Solomon Burke soul erregearekin batera, Magic Slim and The Teardrops, Hubert Slim eta Bob Margolin artisten emanaldiaz ere gozatzeko aukera izango dugu. Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.

Jaialdiaren kontzertuaz aparte, bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte. Horrela, asteazkenean, hilaren 7an, Cadillac Record filmea proiektatuko dute Gipuzkoa plazan. Chicagoko 50ko eta 60ko hamarkadeetako rock and roll istorioa du mintzagai pelikula. Bertan, Muddy Waters (Jeffrey Wright), Little Walter (Columbus Short) eta Chuck Berry (Mos Def) agertzen dira. Gainera, Pinetop Perkinsekin izango den topagune bat hartuko du Rio Bidasoa Hotelak. Egun bat beranduago, igandean, uztailaren 11an, herri barbakoa bat antolatuko dute La Bentan. Giroa berotzen, jaialdirako bandak izango dira bertan.

European Blues Conference 2010

Aurten ere, Europako Blues Biltzarra hartuko du Hondarribiak. Horri esker, nazioarteko blues erakustoki bihurtuko da gipuzkoar udalerria. Egun horietan zehar, mundu osoko blues profesionalak bilduko dira Hondarribian, bluesari buruz mintzatzeko eta proiektu berriak sustatzeko asmoz.

Blues Hondarribia sariaren jabearen izena ere ezagutzera emango du 2010eko edizio honek. Aurreko urteetan, John Mayallrek (2009), James Cottonek (2008) nahiz Hubert Sumlinek (2007) jaso zuten aipamena. Bluesaren bizirik dauden artista aniden ibilbide profesionala saritzea du helburu golardo honek.

Jaialdiaren egitaraua

Asteazkena 7: Donostia Eszenatokia 2016 (Gipuzkoa Plaza)

22:00 ''Cadillac Records'' filmearen proiekzioa

Osteguna 8: Rio Bidasoa Hotela

20:00 Inaugurazio emanaladia (publikoarentzako zabalik)

Ostirala 9: Carlsberg Eszenatokia (Obispo Plaza)

20:00 The Blues Hackers

Coca Cola Eszenatokia (San Pedro Kalea)

20:00 Philippe Menard . ''One Man Band'' (orkestra gizona)

La Benta Eszenatokia

21:30 Los Reyes del KO
22:30 Magic Slim and The Teardrops
00:00 The Cash Box Kings

Larunbata 10: Kirol-portua

13:00 Jove Dixieland Band (VAL)

Ramon Roteta Jatetxea

13:30 Bazkaria artistekin

Club Juvenil Eszenatokia (Gipuzkoa Plaza)

18:00 Umeentzako kontzertu pedagogikoa, Joe Nosek eta Kenny Smithen eskutik (Chicago)

Río Bidasoa Hotela

18:00 Pinetop Perkinsekin Meet and Greet, Art Tipaldik Blues Revue aldizkariaren zuzendariak aurkeztuta (AEB)

Carlsberg Eszenatokia (Obispo Plaza)

20:00 Los Reyes del KO

Coca Cola Eszenatokia (San Pedro Kalea)

20:00 Fede Aguado y Osi Martínez

La Benta Eszenatokia

21:30 The Reverendos

22:30 The Perfect Age of Rock and Roll. Featuring: Pinetop Perkins , Bob Margolin , Bob Stroger , Sugar Blue , Willie ''Big Eyes'' Smith y Hubert Sumlin

00:30 Solomon Burke

Igande 11: Club Juvenil Eszenatokia (Gipuzkoa Plaza)

11:00 Umeentzako emanaldia pedagogikoa, Jove Dixieland Banden eskutik (VAL)

Blues Village (La Benta)

14:30 Herri Barbacoa, jaialdiaren artistekin + Pro Jam Session

Coca Cola Eszenatokia (San Pedro Kalea)

20:00 Jove Dixieland Band