Itxi

Musika

Azken eguna

David Saborn Triok emango dio amaiera Getxoko Jazzaldiari

Erredakzioa

Wierba & Schmidt Quintet izan dira talde lehiaketaren irabazleak eta berriz arituko dira gaur. Dee Dee Brigdewater, Charles Lloyd, Jerry Gonzalez eta Dave Douglas izan dira edizio honetako izarrak.

Getxoko Jazz Jaialdiaren 34. edizioak azken doinuak eskainiko dizkigu astelehen honetan. Getxoko Jazzaldia amaitutzat emango dute gaur David Saborn saxofoi-jotzailearen emanaldiarekin. Gainera, talde berriei zuzendutako lehiaketaren irabazleak,&' || 'nbsp;Wierba &' || 'amp; Schmidt Quintet, arituko dira.&' || 'nbsp;

Smooth jazz eta pop-jazz estiloei lotutako musikari amerikarra 22:00etatik aurrera ariko da Biotz Alai plazan. Bertan, ordubete lehenago, Talde Lehiaketaren irabazlea jardungo da, Wierba &' || 'amp; Schmidt Quintet. Hirugarren Milurtekoa atalean (Algortako Geltokia plazan, 19:00etan), berriz, Gianni Gagliardi Trio ariko. Amaitzeko, Algortako The Piper''s Irish Pubean azken jam sessionaz gozatu ahal zango dute musikazaleek, Biotz Alai plazako kontzertua amaitu ondoren.

Poloniako Wierba &' || 'amp; Schmidt Quintet taldeak irabazi du Getxoko 34. Nazioarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketa. Bigarren saria GDJazz Quartet banda galiziarrarentzat izan da eta Piotr Schmidt, talde irabazlearen tronpeta-joleak eskuratu du bakarlari onenari ematen zaion saria. Publikoaren sariari dagokionez, ikus-entzuleek talde poloniarra ere saritu dute eta Crickets hirukote italiarraren piano-jolea hautatu dute bakarlari onena.

Aurtengo edizioak jazz estiloaren izen handiak ekarri ditu. Jaialdiaren hasiera Charles Lloyden eskutik etorri zitzaigun, ostegunean. Ostiralean, Jerry Gonzalez &' || 'amp; Fort Apacheren txanda izan zen. Dave Douglasen boskotearen emanaldia larunbatean izan genuen entzungai. Igande honetako Dee Dee Brigdewater jazz abeslariaren kontzertuaren ondoren, David Sanbornek amaiera borobila emango dio astelehenean Jazzaldiari.

Euskadiko jazz denboraldian lehen hitzordua dugu Getxokoa, baina zaleekkontuan hartzeko moduko hilabetea izango dute aurretik: uztailaren 11tik17ra bitartean egingo da GasteizkoJazz Jaialdia; Donostiako Heineken Jazzaldiauztailaren21etik 25era bitartean izango da; eta Hondarribiako Blues Jaialdia, aldiz,uztailaren 8tik 11ra bitartean egingo dute.