Musika
Izendapena
Juanjo Mena, BBCko Orkestra Filarmonikoko zuzendari berria
Erredakzioa
Arabako zuzendaria hiru urtez izango da karguan eta ostiral honetan egingo du lehen kontzertua, BBCko Radio 3n.
Juanjo Mena zuzendari arabarra BBCko Orkestra Sinfonikoko zuzendari berria da. Gianandrea Nosedak irailean utziko du kargua eta bere Menak hartuko du bere tokia. Hiru urtez egongo da, printzipioz, karguan.
Richard Wigley BBCko Orkestra Filarmonikoko zuzendariak azaldu duenez, Juanjo Mena "musikari izugarria da eta BBCko Orkestra Filarmonikoko zuzendari handien tradizioa jarraitzen du".
Ostiral honetan eskainiko du lehen kontzertua, BBCko Radio 3n, Afternoon on 3 saioan. Guridiren hainbat pieza eskainiko ditu eta baita Dvoraken zazpigarren sinfonia ere.
44 urte ditu Juanjo Menak eta Gasteizko musika kontserbatorioan hasi zuen bere ibilbidea. Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria izan zen 1999 eta 2008 urte bitartean eta Bergeneko Orkestra Sinfonikoa da 2007tik.