Itxi

2017/01/30

15:38

Musika

Bilbo Arte Portua

Rakhmaninov Bilbon, Denis Matsueven eta Kazango Orkestraren eskutik

eitb.eus

Bilbo Arte Portua kontzertu zikloaren hirugarren kontzertuaren ardatza Sergei Vasilievitx Rakhmaninov musikagilearen lana izango da. Larunbatean, hilak 4, izango da, Euskaldunan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilbo Arte Portua kontzertu zikloak larunbatean, otsailak 4, jarraituko du, Euskalduna jauregian, Danis Matsuev pianistak, Kazango Orkestra Sinfonikoa lagun, Alexander Sladkovskyk zuzenduta emango duen kontzertuarekin.

1998an Moskun Txaikoviski nazioarteko lehiaketa irabazi zuenetik bere belaunaldiko pianista ospetsuenetakoa izan denak ehunka kontzertu eskaini ditu honezkero mundu osoko areto nagusietan, eta orkestra piloarekin aritu da, hala nola New York Philharmonic, Royal Philarmonic Orchestra, Maggio Musicale Fiorentino, Orchestre National de France…

Bilboko programaren oinarria Sergei Rakhmaninov musikaria (1873-1943) izango da, eta, Kazango Orkestrako musikariek lagunduta, hauek joko ditu Matsuevek: “Pianorako kontzertua re minorrean, 3 zenbakikoa, Op.3”, adituen ustez inoizko zailenetakoa, eta “2 zenbakiko Sinfonia”ren bertsio osoa. Izan ere, azken horren zati batzuk soilik jotzen dira askotan zuzenean, luzea dela eta.

Kontzerturako sarrerak 29 eta 76 euro arteko prezioan eros daitezke.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;