Itxi

Musika

Kontzertua

Django Reinhart musikariari omenaldia, Gasteizko Jazzaldian

Erredakzioa

Europako jazz musikaririk handiena da Reinhart askorentzat, eta Bireli Lagrene Trio eta Didier Lockwood artisten eskutik jaso du omenaldia. Emanaldiaz hitz egin dugu Lockwoodekin, Parisen.

Egun handia izan du asteartean Gasteizko Jazz Jaialdiak. Django Reinhart, Belgikako musikariari egingo diote omenaldia Arabako hiriburuan, bere jaiotzaren mendeurrena betetzen den honetan. Europa mailan inoiz izan den jazz musikaririk handiena da Reinhart askorentzat, eta Bireli Lagrene Trio gitarristaren eta Didier Lockwood biolinistaren eskutik jasoko du omenaldia.

Gasteizko Jazz Jaialdiak aurtengo edizioan eskainiko dituen 73 kontzertuetako bat da hau. Uztailaren 17a arte hainbat izen handi espero dira Gasteizen, tarten Dianne Reeves (uztailaren 15ean) eta Paco de Lucía (uztailaren 17an). Marcus Roberts Trio (zortzi urteko isilunearen ostean, bueltan datorrena), Larry Carlton eta Joshua Redman Double Trio (Matt Penmanek, Reuben Rogersek, Gregory Hutchinsonek eta Bill Stewartek osatzen dute taldea), Freedom Band (Chick Corea, Kenny Garret, Christian McBride eta Roy Hanesekin) eta Buddy Guy dira beste izen ezagunetako batzuk.

Mendizorrotzako kontzertuekin batera, sei egun hauetan jazz doinuekin gozatzeko beste hamabi eszenatoki izango dira hiriburuan barrena. Principal Antzokiko, Montehermosoko terrazako edo gauerdiko klubetako ohiko eszenatokiekin batera, aurten espazio berria izango dugu jazzaldian: Aparthotel Jardines de Uleta. Kaleko musika ere izango dugu, Nueva Orleanseko Tuba Skinny taldearekin.

Gasteizko Jazzaldia zuzenean jarraitu dezakezu, Radio Vitoria Jazzekin.