Musika
Asteburu honetan
The Wailers reggae banda zuzenean arituko da Getxon eta Gasteizen
Erredakzioa
Bob Marley handiak sortutako taldeak Algortako Portu Zaharrean kontzertu bat eskainiko du larunbatean. Igandeko hitzordua, bestalde, Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan izango da.
Jamaicako Bob Marley handiak sortutako The Wailers reggae taldea gurera etorri da, bi emanaldi eskaintzeko asmoz. Larunbatean, hilaren 17an, Algortako Portu Zaharrak hartuko du lehenengo kontzertua, 21:00etan. Lehendabizi, Sweet Oblivion banda lokala igoko da eszenatokira. Sarrera doakoa izango da. Igandeko hitzordua Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan izango da. 21:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 16 eurotan salgai daude.
The Wailers taldea Bob Marleyk sortu zuen 1963ean. Aston Barret ''Familyman'' baxu jotzailea eta bizirik dagoen taldekide bakarra da egungo liderra. 40. urtemuga ospatzeko nazioarteko bira batean murgilduta dago taldea. Kontzertuetan No woman no cry, One love eta I shot the sheriff bezalako kanta mitikoak abestuko dituzte.