Musika
Kontzertu-bira
Apirilean hasiko da ‘Esto no es Rock Radical Vasco’ren bira berria
Agentziak | Erredakzioa
Kontzertu-bira berrian Barricada, R.I.P. eta Hertzainak taldeak omenduko dituzte Gasteizen, Azpeitian eta Iruñean. Halaber, 80 eta 90eko hamarkadetako irudi esanguratsuenak islatuko dituzte.
-
'Esto no es Rock Radical Vasco' ekimena, Durangon. Argazkia: Facebook
“Esto no es Rock Radical Vasco” ekimenak euskal talde historikoak omenduko ditu apiriletik aurrera. Kontzertu-bira berrian Barricada, R.I.P. eta Hertzainak taldeak omenduko dituzte Gasteizen, Azpeitian eta Iruñean.
Astelehen honetan Bilborock Aretoan egindako agerraldian, kontzertu-biraren xehetasun guztien berri eman dute antolatzaileek. Apirilaren 22an Gasteizen izango dira, maiatzaren 3an Azpeitian eta urriaren 21ean Iruñean.
Euskal musika talde historiko horiek omentzeko ondorengo taldeak igoko dira oholtza gainera: Zona Especial Norte (R.I.P.), Pakean Utzi Arte (Hertzainak) eta Picadura (Barricada). Gainera, Roberto Ortega idazle eta kazetari bilbotarrak “Esto no es Rock Radical Vasco” ikuskizuna aurkeztuko du.
Era berean, 80 eta 90eko hamarkadetako irudi esanguratsuenak islatuko dituzte, estilo desberdinak bilduz erabateko ikus-entzunezko esperientzia sortzeko asmoz.
5.000 lagun inguruk “Esto no es Rock Radical Vasco” ekimenaren aurreko kontzertu-bira ikusi zuten. 2015etik hamabi tokitan izan dira, hala nola, Bilbon, Bermeon eta Durangon.