Musika
Ekainak 2 eta 3
Motxila 21 taldeak BBK Music Legends jaialdian joko du
Agentziak | Erredakzioa
Taldea ekainean egingo duten jaialdiko kartelari batu zaio, besteak beste, Van Morrison, Alpha Blondy, Gov’t Mule, Imelda May eta Ruper Ordorikarekin batera.
BBK Music Legends Sondikan ekainaren 2an eta 3an egingo duten jaialdiak iragarri duenez, Motxila 21 Downen sindromea duten gazteen rock taldea aurtengo edizioan arituko da, “bere doinu eta bizitasunaren bidez publikoa harritzen”.
2005. urtean sortu zuten Motxila 21, eta, harrezkero, 100 hiritan baino gehiagotan jo du, denetariko jaialditan, eta, gainera, “Motxila 21 Live, Zuzenean, En Vivo” dokumentala atera dute, zeina Mexikon, Kanadan eta beste hainbat herrialdetako jaialdietan saritu baitute.
Besteak beste, Ara Malikian, El Drogas, Kutxi Romero, Fito Cabrales eta Fermin Muguruza musikariekin batera aritu dira.
Motxila 21 taldeaz gain, beste hauek ere ageri dira BBK Music Legends jaialdiaren kartelean: Van Morrison, Georgie Fame, Alpha Blondy,Gov't Mule, Imelda May, The Steepwater Band, Ruper Ordorika, El Gran Wyoming & Los Insolventes, Rubia eta Mud Candies.