Musika
Lan berria
Yann Tiersenek disko berria iragarri du eta Bilbon izango da azaroan
Frantziako bakarlariak mundu mailako ospea jaso zuen 'Amelie' filmaren soinu banda egin zuelako.
Mute diskoetxeak Yann Tiersen musikari frantziarraren fitxaketa iragarri du eta Dust Lane diskoa argitaratuko duela jakinarazi du. Urriaren 4an kaleratuko dute eta PIAS&' || 'nbsp;Spainek banatuko du.
Europa osoan aurkeztuko du lan berria urrian eta azaroan. Hainbat kontzertu eskainiko ditu Espainian:&' || 'nbsp;azaroaren 13an Bartzelonako Sant Jordi Cluben, 16an Madrileko La Rivieran eta azaroaren 19an Bilboko Rockstar aretoan.
Bere belaunaldiko artista garrantzitsuenetarikoa da Yann Tiersen, Le Phare (1998) eta Les Retrouvailles (2005)&' || 'nbsp;bezalako lanei esker. mundu mailako ospea jaso zuen ''Amelie'' filmaren soinu banda egin zuelako, 2001ean.
Ken Thomasek (Sigur Ros, M83, Moby, Psychic TV, PiL edo Cocteau Twins bezalako taldeekin lan egin ostean) eta Tiersenek berak ekoiztu dute eta, esan dutenez, vintage soinuak biltzen ditu:&' || 'nbsp;"heriotzarako bidean garamatzan bidaia da", esan duenez. "Ez da tristea, esperientzia koloretsua baizik, mingarria batzutan baina gehienbat atsegina:&' || 'nbsp;bizitza!", adierazi du.