Musika
16 talde gehiago
Francois & The Atlas Mountains, Donostia Kutxa Kultur Festibalean
eitb.eus
16 izen gehiago iragarri dituzte antolatzaileek, irailaren 15ean, The Hives kartelburu dela, eta 16an, The Jesus and Mary Chain buru dela, Donostiako Hipodromoan egingo den jaialdira begira.
-
Francois & The Atlas Mountain frantziarrek ostiralean joko dute
16 talde, bakarlari eta DJ gehiagoren izenak iragarri dituzte gaur Donostia Kutxa Kultur Festibala jaialdiko arduradunek: Francois & The Atlas Mountains, Havoc, The Lookers, Vulk, División Minúscula, Skakeitan, Erol Alkan, Floating Points, Pional, Hose Meat Disco, Morgan Hammer, Powder, Tversky, Baywaves, Kaixo eta Kelly Kapowsky.
Talde horietako hamarrek jaialdiaren ohiko eremuan joko dute, eta beste seiek Paddock espazio berrian eskainiko dute beren musika. Horretan, musika elektronikoko saioak izango dira, 21:00etan hasi eta 06:00ak arte.
Egunez eguneko banaketaren berri ere eman dute gaurko aurkezpen prentsaurrekoan, eta, berorren arabera, ostiralean The Hives eta Love of Lesbian izango dira buru, eta Havocek, Vulkek eta Zea Maysek ere joko dute; larunbatean, The Jesus and Mary Chain, The Drums eta The Divine Comedy arituko dira, besteak beste, Kokoshcak, Skakeitanek eta The Lookersek lagunduta.
Horrela geratuko da, beraz, programazioa:
Ostirala, hilak 15
THE HIVES
LOVE OF LESBIAN
FRANCOIS & ATLAS MOUNTAIN
AMATEUR
DEPEDRO
JEREMY JAY
HAVOC
VULK
ZEA MAYS
DIVISION MINUSCULA
TWERSKY
BAYWAVES
Paddock:
FLOATING POINTS
PIONAL
POWDER
Larunbata, hilak 16
THE JESUS AND MARY CHAIN
THE DRUMS
THE DIVINE COMEDY
HERCULES AND LOVE AFFAIR
KOKOSHCA
LOOKERS
SKAIKETAN
VANESSA ZAMORA
KAIXO
KELLY KAPOWSKY
Paddock:
EROL ALKAN,
HORSEMEAT DISCO
MORGAN HAMMER
Bonuak 48,50 euroan daude salgai, maiatzaren 9ra arte iraungo duen eskaintzan, eta eguneko sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 25 euroan maiatzaren 27ra arte.