Itxi

Musika

Abenduaren 16an, Atarrabian

Hatortxu Rock jaialdiak kontzertuen ordutegiak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Willis Drummond, Huntza, Glaukoma, Soziedad Alkoholika eta Skakeitan arituko dira Atarrabian, abenduaren 16an.

  • GLAUKOMA2

    GLAUKOMA2

Hatortxu Rock jaialdiaren hogeigarren edizioa ahaztu gabe dute oraindik askok eta askok, baina antolatzaileak buru-belarri dabiltza dagoeneko abenduko jaialdia prestatzen.

Dakizuenez, Soziedad Alkoholika, Willis Drummond, Skakeitan, Glaukoma, Rude Pride, Desakato, Xavi Sarria, Anita Parker, Gatillazo, Woman Powah, Huntza eta Los Zopilotes Txirriaos igoko dira agertokira edizio berri honetan.

16:00etan irekiko dituzte ateak, eta musika nagusituko da ordu horretan hasi eta goizaldera arte. Sarrerak eskuragarri daude jada ohiko salmenta lekuetan, 18 euroan. Txarteldegian ere egongo da sarrerak erosteko aukera, 23 euroren truke.

Azken orduotan, gainera, ordutegien berri eman dute antolatzaileek, sare sozialen bidez.

Kontzertuen ordutegiak:

16:30 Anita Parker

17:25 Huntza

18:25 Willis Drummond

19:30 Xavi Sarriá

20:30 Soziedad Alkoholika

22:00 Glaukoma

23:15 Gatillazo

00:30 Los Zopilotes Txirriaos

01:45 Desakato

02:50 Skakeitan

03:55 Rude Pride

04:55 Las Tea Party eta Woman Powah