Musika
Musika
John Hiatt Donostian arituko da, lehen aldiz
Erredakzioa
Larunbatean, urriak 30, Kursaal aretoan The open road lan berria aurkeztuko du.
Country-rockaren artista garrantzitsuenetakoa bezala izendatua dago John Hiatt. Bere diskoetan folk, rock eta blues doinuak entzun daitezke. Eric Clapton, B.B. King, Bob Dylan, Bruce Springsteen edo Iggy Pop bezalako musikariek jo izan dituzten bere kantuak.
Urriaren 30ean Donostiako Kursaal aretoan eskainiko duen emanaldian The open road lan berria aurkeztuko du.
Grammy saria irabazteko hamaika aldiz izendatu dute eta 2008ko irailean AEBko musikarien elkarteak saritu egin zuen.
Rolling Stones edo Bob Dylan bezalako musikarien eraginarekin, garaje taldeetan jotzen hasi zen Hiatt. 1974an grabatu zuen Hangin'' around the observatory (Epic records) lehen diskoa. Donostian, orain arte argitaratu duen azkeneko estudioko lana aurkeztuko du, The open road (Careers-BMG).