Musika
Musika
Ainhoa Artetak pop estiloa jorratu du berriro 'Don´t give up' diskoan
Erredakzioa
Garai desberdinetako poparen eta rockaren abesti klasiko handien bertsioak egin ditu soprano tolosarrak. Pasa den azaroaren 16tik dago salgai.
Musikan bueltan dugu Ainhoa Arteta soprano tolosarra. Azaroaren 16tik kalean da dagoeneko bere azken diskoa, Don´t give up. Bertan, garai desberdinetako pop eta rock estiloen abesti klasiko handien bertsioak abesten ditu. Universal eta Vale Music diskoetxeek ekoiztu dute lan hau.
"Guztiz anglosaxoi" definitu du Artetak albuma hau, konponketak eta melodia "latin jazz" doinuetatik hurbilago badaude ere. Don´t give up diskoan Nirvana, Gun''s and Roses, Joaquin Sabina, Los Secretos, Louis Armstrong, Georges Gerswhin eta Charles Aznavour artista handien kantak, Artetaren ahotsean, izango ditugu entzungai. Horrela, Smeel Like Teen Spirit, With Or Without You nahiz What A Wonderful World kantek, besteak beste, osatzen dute diskoa.
Gainera, flamenko ukituekin Peter Gabrielen Don´t give up abestia interpretatu du tolosarrak, diskoari izena eman dion kanta bera. Pop estiloaren bigarren diskoa da. 2009eko La Vida albumaren 100.000 kopia saldu zituzten.
Proiektu ugari ditu abeslariak. 2016 urterako opera abesteko kontratuak hitzartu ditu. 2011. urteko martxoan Bilbora etorriko da Eugen Oneguin operaren Tatiana pertsonaia interpretatzeko.