Itxi

Musika

Opera

Ainhoa Artetak abiatuko du 2018-2019 opera denboraldia Bilbon, ‘La Bohème’rekin

Agentziak | Erredakzioa

Opera Lagunen Bilboko Elkarteak 22 funtzio eskainiko ditu urriaren 20an hasiko duen 67. denboraldian.

Ainhoa Arteta sopranoak emango dio hasiera 2018-2019ko opera denboraldiari Bilbon, “La Bohème” lanarekin, OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak prentsaurrekoan iragarri duenez.

Pedro Halffterrek Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du OLBEren kontzertu horretan, iaz talde horretako musikarien grebaren eraginez kontzertu batean OLBEk EOS ordeztu eta gero.

67. denboraldiak beste mugarri bat ezarriko du, 1.000. emankizuna egingo baitu OLBEk beraren baitan: azaroaren 24an izango da, “Fdelio” Beethovenen operaren estreinaldian (azaroaren 27 eta 30ean eta abenduaren 3an ere ikusi ahalko da).

"I lombardi alla prima Crociata" (Verdi), "Semiramide" (Rossini) eta "Les Pêcheurs de Perles" (Bizet) operek osatuko dute OLBEren denboraldia, eta urteko kontzertua Jessica Pratt sopranoak emango du, “gaur egungo ahotsik azpimarragarrienetako batek”, Cesidio Niño bilbotar elkartearen zuzendari artistikoaren esanetan.

22 emanaldi eskainiko dituzte, 46 guztira ABAO Txiki umeentzako programa eta beste jarduera batzuk gehituz gero, eta 74.800 lagunentzako tokia izango da Euskalduna jauregian (operak eta kontzertuak) eta Arriaga antzokian.

Bigarren lana “Fidelio” Beethovenen opera izango da, Maestranza Sevillako antzokiaren ekoizpen bat, Elena Pankratova sopranoak eta Peter Wedd tenorrak abestuta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Juanjo Menak zuzenduta.