Publizitatea
Itxi

2018/04/06

10:54

Musika

Musikala

'Forever' Michael Jackson omentzeko ikuskizuna, Bilbon, Donostian eta Iruñean

eitb.eus

Poparen Erregearen musikan oinarritutako ikuskizuna, haren familiaren bermea duen bakarra, Euskaldunan (ekainak 22), Kursaalen (azaroak 10) eta Baluarten (azaroak 24) ikusi ahalko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

“Forever” ikuskizun musikala, Michael Jacksonen familiaren bermea duen omenaldi bakarra, Bilbon, Donostian eta Iruñean taularatuko dute 2018an. Lehen hitzordua ekainaren 22an izango da Euskalduna jauregian, Bilbon, 2012an ikuskizuna 14.000 lagunek ikusi zuten espazio berean.

Carlos Lopez buru dela Summum Musicek ekoitzita, ikuskizunaren zuzendariak Jesus Sanz eta  Yolanda Torosio koreografoa dira, eta, horien esanetan, hainbat abeslarik, dantzarik, musikarik eta breakerrek Michael Jacksonen (Alex Blancok egiten du berarena) obraren onena interpretatzen dute.

Antolatzaileen esanetan, ikuskizunak Poparen Erregearen kanturik arrakastatsuenak aurkezten ditu, zuzenean aritzen diren musikariak eta dantzariak uztartuz eta efektu bereziak gehituta.

Donostian, Kursaalen, azaroaren 10ean ikusi ahalko da “Forever”, eta Iruñean, Baluarten, azaroaren 24an.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;